Zugaztelen Lizitazio Elektronikorako Plataforma bitarteko elektronikoak erabiliz eskaintzak eta bestelako agiriak aurkeztea ahalbidetzen duen sistema da. Helburua segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari buruzko lege berme guztiekin kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzea da.
Zugaztelek plataforma honen bitartez, batetik, barneko kudeaketa arintzen du eta, bestetik, administrazio izapideak errazten ditu.
Lizitatzaileek lizitaziorako agiriak aurkez ditzakete, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lor dezakete eta jakinarazpenak jasoko dituzte. Horiek guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte, joan-etorriak saihestuz.
Zugaztelek onartutako ziurtagiri elektronikoa erabiltzea; pertsona juridikoaren edo enpresaburua ala pertsona eskaintzailearen ordezkaria edo ahalduna izanez gero, pertsona fisikoaren ziurtagiria izan daiteke.
Deskargatu eskaintzak aurkezteko aplikazioa eta lizitatu nahi den eskaintzaren “eskema”, kontratatzailearen profiletik. Gero, jarraitu eskaintzak elektronikoki aurkezteko argibideak.
Zugaztelek onartzen dituen ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke. Lotura honetan ezaugarri teknikoak egiazta ditzakezu, onartutako ziurtagiri elektronikoak barne.
Ez da baimen berezirik behar; nahikoa da lizitazioaren xede den kontratuari buruzko administrazio baldintza berezien agirian berariaz aipatzea eskaintzak elektronikoki aurkeztuko direla eta hala onartzen dela, eskaintzak aurkezteko aplikazioa deskargatzea eta sisteman ziurtagiri elektronikoarekin behar bezala identifikatzea.
Espediente bakoitzaren xehetasunean aukera bat aurkituko duzu eta, horri esker, eskaintzaren “eskema” deskarga daiteke. Bertan eskaintza prestatzeko informazio guztia dago. “Eskema” ireki dadin, eskaintza aurkezteko aplikazioak deskargatua egon behar du. Hala, plataforman konektatua egon gabe eskaintza prestatu ahal izango da.
Askotan gertatzen da eskaintza egin eta bidaltzen duen pertsona ahaldun sinatzailearen berdina ez dela.
Plataformak sinatzaile bat aukeratzea eskatzen du eta horrek eskaintza bidaltzean erabili den sinaduraren ziurtagiri elektronikoarekin bat etorri behar du, baina ohiz jarduera hori ez du ahaldunak egiten.
Halakoetan, Legeak xedatutakoari jarraiki, nahitaez eskaintza elektronikoa lizitazioetarako enpresan ordezkaritza duten ahaldunek sinatuko dute. Beraz, bi aukera daude:
• Legez baliozkotua dagoen pertsonaren ziurtagiriarekin (pertsona fisiko edo juridiko ordezkariaren baliozko ziurtagiria) eskaintza sinatzea eta ahaldunak/ek izenpetu ostean, eskaintzaren agiri elektronikoak eranstea.
Xede horiez, ezinbestean honako agiriak sinatu beharko dituzte pertsona ahaldunek: aldez aurretiko baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena eta eskaintza bera.
ABEEaren kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen pertsona ordezkariari alta emango zaie. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.
Eskaintzak aurkezteko aplikazioak, eskaintzak erregistratu eta aurkezteko erabiltzen denak, ahaldun bat baino gehiago sartzen uzten du eta bakoitza bere ziurtagiriaz baliatuko da.
Noski, pertsona horiek kontratatzeko gaitasuna izango dute.
Eskatzen den dokumentazioa enpresaren ahaldunak digitalki sinatua egongo da, lehentasunez, PDF formatuan.
Paperean dagoen dokumentazioa aurkeztu behar denean eta, ondorioz, digitalizatzea eskatzen duenean, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez originalarekiko zehaztasuna bermatuz aurkez daiteke. Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta salbuespenez partikular interesdunari agiri edo informazio originala aurkeztea eska diezaioke.
Lehenik eta behin, espedientearen xehetasunetik “eskema” deskargatu beharko da. Eskeman eskaintzari erantsi behar zaion informazioa konfiguratua egongo da. Eskaintza egin ahal izateko, eskema eskaintzak aurkezteko aplikazioarekin irekiko da. Horretarako, aldez aurretik deskargatua egon beharko du. Programa eskaintza egin ahal izateko informazioa adieraziz joango da.
Eskaintzak kontratatzailearen profilean zehaztutako epean aurkeztu beharko dira.
Eskaintza aurkeztutzat jotzeko, enpresa edo erakunde lizitatzaileak eskaintza egin, itxi eta elektronikoki sinatu beharko du, lizitazio elektronikorako plataformara bidaltzeaz gain. Hala, Zugaztelen Erregistroan erregistratu izanaren frogagiria jasoko du.
Lizitatzailearen ekipoan eskaintza itxi arren, ez da bidalia egongo eta eskaintza plataformara bidali ez bada, hori ez aurkeztutzat joko da.
Eskaintzak asteko 7 egunetan 24 orduetan zehar aurkez daitezke; eskaintzak aurkezteko data eta ordua Zugaztelen Erregistro Elektronikoan emandako frogagirian azaldutakoa izango da eta eskaintzen harrera amaitzeko unearekin bat etorriko da.
Eskaintzak bitarteko elektronikoak erabiliz bidaltzeko orduan, une bakarrean oso-osorik edo bi fasetan egin daiteke. Bigarren kasuan, lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa transmitituko da eta hartzen denean, ondorio guztietarako aurkeztutzat joko da. Gero, berez eskaintza bidaliko da gehienez 24 orduko epean. Adierazi epean bigarren bidalketa egiten ez bada, eskaintzari uko egin zaiola ulertuko da.
Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, bere tamainaren ondorioz transmititzean zailtasunak, sarearekiko konexioen arazoak, etab. egongo direla uste delako, eskaintzaren marka digitala horren aurkezpen epea amaitu baino lehen bidaliko beharko da. Hala eta guztiz ere, 24 orduko epea izango da eskaintza bidaltzez amaitzeko.
Enpresa lizitatzaileak sinatu ostean, eskaintza bakoitzaren marka digitalari esker, enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik edukia ez dela aldatu egiazta daiteke.
Fitxategia kaltetuta dagoelako ezin badaiteke eskaintzaren edukia lor, lizitatzailearen makinan automatikoki sortutako tokiko kopiarantz jo daiteke eta eskaintzaren marka digitala (hash) kontratazio organoak duenarekin bat datorrela egiaztatuko da.
Ziurtagiri juridikoa (edo ordezkariarena) erabiliz, Zugaztelen kontratatzailearen profilean sartu behar da. Horretan, lizitazioan parte hartzera gonbidatua izan den enpresaren IFZ agertuko da. “Nire lizitazioak” loturatik “Eskema” deskarga dezakegu, eskaintza aurkeztu ahal izateko. Hemendik aurrera lizitazio elektronikoaren beste edozein espediente motatan bezala jardun beharko da.
Lizitazio elektronikoari begira, eskaintzak aurkezteko aplikazio informatikoak aurkezten diren datu guztiak enkriptatzen ditu, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko. Bakarrik Zugaztelek berariaz baimendutako langileek aurkeztutako datuak lortu ahal izango dituzte.
Datu pertsonalak tratamendu automatizatua izango dute eta Zugaztelen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Beraz, bakarrik eta esklusiboki fitxategian deskribatutako helburuetarako erabiliko dira.